Polaina eta Galan txapeldun, Aralarreko Mus Txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko ekainaren 16a

Ostegunean jokatu zen Aralar Tabernako Mus Txapelketako final haundia eta Felix Polaina eta Javi Galanek jantzi zituzten txapelak. Final azkarra eta saltsarik gabekoa izan zen, kartak alde batera tokatu baitziren. 4-0 irabazi zieten Patxi Santana eta Angel Pinari. Hirugarren postua berriz, Javi Iturriza eta Txomin Dominguezek lortu zuten Jesus Blas eta Manuel Fernandezi 4-2 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!