Igerileku irekiak, gaurtik zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 16a, 02:00

Irailaren 9ra arte egongo dira zabalik. Ordutegia, ekainaren 23tik aurrera: 11:00-20:30.

hernaniko jolas igeri­le­kuak gaur irekiko dituzte. Uda osoan egongo dira za­ba­lik, hain zuzen, irailaren 9ra arte. Hasierako egunetan or­du­tegi ezberdinak izango di­ra. Gaur eta bihar, esaterako, goizeko 11:00etatik 20:30eta­ra egongo da zabalik. Dato­rren astelehenetik ostiralera, berriz, arratsaldez izango da igerilekuan jolasteko aukera, 16:00etatik 20:30etara. Eta San Joan bezperatik itxi arte, 11:00etatik 20:30etara. Bada aukera, eguneko txar­tela hartzeko, eta baita bonoak egiteko ere.

ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK

Ordutegiak:
 Gaur eta bihar:
11:00-20:30.
 Ekainaren 18tik 22ra:
16:00-20:30.
 Ekainaren 23tik irailaren 9ra:
11:00-20:30.


Abonuak:
Kiroldegiko abonatuentzat:
 18 urtetik behera, 29,90 euro.
18 urtetik gora, 45,20 euro.
 Familiek, 68,40 euro.
Kiroldegiko abonua ez dutenentzat: 18 urtetik behera, 55,15 euro.
 18 urtetik gora, 89,40 euro.
 Familiek, 135,75 euro.

Eguneko sarrerak:

3 urtetik behera, 2,30 euro.
18 urtetik behera, 4,75 euro.
18 urtetik gora, 6,95 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!