Ereñotzuko San Antonio jaiak aurrera doaz eta gaur Esne Beltza taldearen kon-tzertua izango da, plazan. Hori, Denak plazara! ekimenaren ondoren izango da, hau da, gaueko 00:00etatik aurrera. Kontzertuaren ostean, DZ eutsiko dio giroari. Bihar, berriz, egun guztian izango da saltsa. Izan ere, Hernaniko Olinpiadetako finala jokatuko da bertan. Gauean parranda egiteko aukera izango da goizaldera arte Laiotz taldearekin. Horrez gain, Hernaniko Bola Txapelketako lehenengo tiraldia izango da.
Kupela taldea
Ugaldetxon, atzo
Ugaldetxon izan zen festa atzo. Pelota partidu, bertsolari eta toka txapelketaz gozatzeko aukera izan zen. Eta iluntzean giro ederra jarri zuen Kupela taldeak.
Zaldiak ezin izan zuen
nesken emaitza bikoiztu
Egun nagusia, San Antonio eguna, asteazkenean izan zen eta ikusmin haundia sortu zuen Ergobiko neska koadrila baten eta Paollaren zaldiaren arteko desafioak. Harri tiraka neurtu ziren. Zaldiak neskek egindako plazak bikoiztea zen apustua (harri desberdinekin) eta ezin izan zuen. Neskek 42 plaza egin zituzten (550kg) eta zaldiak 76 plaza (900kg).