Hernani finalerdietako pasearen bila, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 15a, 02:00

Finalaurdenetako bueltako kanporaketa jokatuko du Hernanik gaur Elgoibarren aurka. 20:30etan izango da, Elgoibarren. Hernanik 3-0 irabazi zuen joaneko kanporaketa.

Hernaniko pelotariek He­­rriarteko Txapelketako finalaurdenetako bueltako kanporaketa jokatuko dute gaur. Elgoibarren aurka jokatuko dute, han, 20:30etan. Herna­niarrek 3-0 irabazi zuten joaneko kanporaketa eta horrez gain 39 tantoko aldea dute.

Kadeteetan, arazorik gabe irabaztea espero
Kadeteetan Suharri Rodriguez ez da errekuperatu eta Iker Loiartek eta Hodei Noblek jokatuko dute berriz. Arazorik gabe irabaziko dutela espero da.

Jubeniletan, zalantzak
Josu Oiaga jubenilen entrenatzaileak baliteke aldaketaren bat egitea eta Jon Etxe­goie­nek jokatzea. Bestela, Iñigo Ur­kizuk eta Aritz Mur­gion­dok jokatuko dute eta aurreko partiduan Elgoiba­rre­ko atzelariak eskuetatik sufritu zuela ikusita, irabazteko aukera izan dezakete berriz.

Seniorretan, partidu parekatua izan liteke
Seniorretan aldaketak izango dira eta Ioritz Arrietak eta Eneko Aizpitartek jokatuko dute. Elgoibarreko bikote ti­tularrak jokatzen badu, norgehiagoka parekatua izango da. Bestela, ia seguru hernaniarrek irabaziko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!