Lasterketa nagusiaren aurretik, ume eta gaztetxoen txanda

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 15a, 02:00

Axeri Bila bihar izango da eta aurretik izena eman nahi dutenek gaur dute azken eguna: ‘www.kirolprobak.com’. Bihar bertan ere aukera izango da 15 euroan.

San Joan jaiak gainean dira eta urtero bezala, festen atarian Axeri Bila herri lasterketa izango da. Aurreko urteetan bezala, jendetsua izango dela aurreikusten da. Las­ter­keta nagusia 18:30etan abiatuko da eta aurretik, ume eta gaztetxoen txanda izango da. Mailaka banatuta, bost lasterketa antolatu dituzte: 17:40etan, Lehen Hezkun­tza­ko 1go eta 2garren mailakoak; 17:50etan, Lehen Hez­kun­tzako 3garren eta 4ga­rren mailakoak; 18:00etan, Lehen Hezkuntza­ko 5garren eta 6garren mailakoak; 18:10e­tan, DBHko 1go eta 2garren mailakoak; eta 18:30etan, DBHko 2garren eta 3garren mailakoak. Izen ematea dohainik da eta dortsalak eskoletan ari dira banatzen. Dena dela, bihar ere banatuko dituzte lasterketa irteeran.

Helduek aurrez, 8 edo 10 euro
Lasterketa nagusia 18:30etan abiatuko da. Urbietan hasi eta Urbietan bukatuko da herrian zehar bi buelta eginda; guztira 9 km. Izena eman nahi duenak www.kirolprobak.com helbidean eman behar du eta gaur da azken eguna. Txip horia dutenek 8 euro ordaindu behar dituzte eta txip txuria behar dutenek 10 euro. Bihar bertan ere izango da izena emateko aukera 15 euroan.


Sari ugari: elastikoak, asteburu pasa, bazkariak...
Kategori bakoitzeko 3 aurrenekoei dagokien saria emango zaie eta horrez gain, partaide bakoitzak elastiko bana jasoko du, eta bale bana, Pelo­tadendan %10eko deskontuarekin. Bestalde, izena eman dutenen artean Her­nani Bidaiak eskainita, bi lagunentzako asteburu pasa zozketatuko da eta bi lagunentzako afari edo bazkaria Fagollaga, Errioguarda, Zu­mi­tza, Zumardi, Gunea eta Arrobi jatetxeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!