Hernanik Herriarteko Txapelketako finalerdietara pasatzea lortu du ostiralean Elgoibarri 0-3 irabazita, bueltako kanporaketa. Kadeteetan, Loiarte eta Noblek 4-22 irabazi zuten; jubeniletan, Etxegoien eta Murgiondok 22-20; eta seniorretan, Arrieta eta Aizpitartek 22-8. Datorren larunbatean finalerdietako joaneko kanporaketa jokatuko dute Hernanin. Donostia izango dute aurrez aurre, 16:30etatik aurrera.