Ikasturtean ikasitako abileziak, oholtza gainean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 14a, 02:00

Dantza latinoak, funkya, tangoa... Emanaldi ederrak eskaini zituzten atzo Biteriko ikastaroetan parte hartu duten herritarrek. Kurtsoa agurtuz, ikasturte honetan ikasitako abileziak erakutsi zizkieten Biterira bertaratutakoei. Bihar, dantza garaikidea eta antzerkia ikasten aritu direnen txanda izango da. Euren emanaldia 19:30etatik aurrera izango da, Biterin. Horrez gain, tailerrak ere izan dira ikasturte honetan eta bertan egindako lanekin erakusketa jarri dute Biterin bertan. Ordutegia: 18:00-20:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!