Euskal Herria muturretik muturrera zeharkatuko duen barnetegia, udaran

Kronika - Erredakzioa 2012ko ekainaren 14a

16 egunetan euskeraz hitz egitea da helburua. Ekainaren 30etik uztailaren 15era izango da.

EUSKARA eta mendia uztartuko dituen barnetegia antolatu du AEKk. Ekainaren 30etik uztailaren 15era egingo dute, Euskal Herriaren men­debaldetik ekialdera. Bizkaia aldetik abiatuko dira eta Gorbeia, Anboto, Aiz­ko­rri, Aralar eta bestelako mendi ikusgarriak zeharkatuko dituzte; eta uztailaren 14­an Nafarroako Hiru Erre­geen Mahaiako tontorrean bukatuko dute, Euskal Herriko gailurrean hain zuzen. Barnetegiaren helburua da 16 egunetan euskeraz hitz egi­teko aukera izatea. Ho­rrekin batera, Euskal Herriko herri, leku bitxi eta ohiturak ezagu­tzea; eta azkenik, mendian ibiltzea gogoko duenak, opor bikainak pasa­tzeko aukera izatea. Barnetegiaren prezioa 473 eurokoa da. Informazio gehiagorako, edo izena emateko bi modu jarri dituzte: 630 148 159 edo ibiltaria @aek.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!