urteko festarik inportanteenak iristear dira, eta girotzen hasteko, ekitaldi ugari antolatu dituzte aurretik: larunbatean, igandean eta datorren ostiralean.
Goizetik gauera, kirolak nagusi
Larunbata ekitaldiz betetako eguna izango da. Goizeko 11:00etan, Gerardo Plazaren omenezko xake txapelketa jokatuko da Biterin; eta ordu berean, Fermin Etxeberriaren omenezko estropada, Elorrabin. Kirolarekin jarraituz, eguerdian, San Joanetako waterpolo txapelketa jokatuko da, Kiroldegian. Arratsaldean ere, kirola izango da protagonista. Lehendabizi Miguel Olloren omenezko Karabina tiraldia izango da Txantxangorrin. Eta eguneko ekitaldi nagusietakoa ondoren. Dozenaka herritar bilduko dituen Azeri Bila proba ezaguna jokatuko da. Lehendabizi umeen txanda izango da, 17:30etan, eta helduena ondoren, 18:30etan. Herrian barrena, 7 kilometro egingo dituzte azken hauek. Hernaniko Bola txapelketa aurreneko tiraldia ere, egun honetan jokatuko da. Ereñotzuko bolatokian izango da, 18:00etatik 19:00etara. Eta eguneko beste ekitaldi nagusia, herrian jende gehien biltzen duenetakoa izango da egunaren bukaeran: Preludioa. Plazan, izango da, San Joan kutsu bereziarekin, eta hernaniar izaera gehiagorekin. 22:30etan hasiko da, eta ordu berean, Boxeo eta kick boxin borrokak jokatuko dira Kiroldegian. Lur Usabiaga aktore ezaguna ariko da aurkezpen lanetan, eta bost borroka jokatuko dira. Sarrerak aldez aurretik 12 euroan daude salgai; eta egunean bertan, takillan, 15 euroan egongo dira helduentzat, eta 5 euroan umeentzat.
Igandean, jarraipena
Festen aurreko ekitaldiek igandeko aurreneko ordutik izango dute jarraipena. Goizeko 08:00etan herritarrak esnatzen ibiliko dira Ozenki abesbatzakoak, Aurorekin. 10:00etan, urtean ikasitakoa erakutsiko dute hernaniko gimnastek, kiroldegian. Eta ordu berean, uso tiro txapelketa jokatuko da, Urnietako Millus baserriko landan, Colombaire erara. Ordubete geroago berriz, eta tiraldiekin jarraituz, Hobi Unibertsal modalitateko tiraldia izango da Santa Barbaran.
Kontzertuak, ostiraletik
Asko ostiralean hasiko dira festak ospatzen, eta hori aprobetxatuta, musika ezberdinak izango dira aukeran. 23:00etan hasita, The Zepo eta Desastrozombies taldek joko dute Tilosetan; eta Molotoff gaua eta DJak izango dira, txosnetan.
LARUNBATA
11:00 Gerardo plazaren omenezko xake proba, Plaza Berrin
11:00 Batelen estropada Elorrabin
14:00 XV. San Joan waterpolo txapelketa kiroldegian
17:00 Miguel Olloren Oroimenezko prboa. Karabina tiraldia. Txantxangorri elkartean.
17:30 XIgarren Azeri Bila herri lasterketa haur eta gazteentzat
18:00 Bola jokoa. Lehenengo jaurtiketa Ereñotzu auzoko bolatokian.
18:30 XIV. Azeri bila helduentzat.
22:30 Boxeo eta kick boxing borrokak kiroldegian.
22:30 San Joan jaietako iragarpen kontzertua, Preludioa.
IGANDEA
08:00 Aurorak, Ozenki abesbatzarekin
10:00 Hernaniko Udala Sari Nagusia, Uso tiro txapelketa, Colombaire erara. Urnietako Mi llus baserriko landan
10:00 Gimnastika erritmikoaren erakustaldia kiroldegian
11:00 Hernaniko Udala Sari Nagusia. Plater tiro txapelketa. Hobi unibertsala. Santa Barbaran
EKAINAK 22
23:00 The Zepo eta Desastrozombies taldeak, Tilosetan.
23:00 Molotoff gaua. Irratiko partaideen saioa Molotoff irratiaren txosnan.
23:00 DJak txosna gunean.