HELDU zein gazteentzat ea probak antolatu dituzte aurten ere Txantxangorri elkartean, San Joan jaien bueltan. Igandean Hernani Saria jokatuko da, Santa Barbarako tiro gunean. Foso unibertsal modalitateko tiraldia izango da; hortaz, partehartzaileek naranja koloreko 5 plater puskatu beharko dituzte; eta 6 ehiztarik hartuko dute parte, tiraldi bakoitzean. Txapelketan hiru maila izango dira: lehenengoa eta bigarrena; hirugarrena; eta laugarrena eta hasierakoa. Izena eman nahi duen ehiztariak egunean bertan izango du aukera, 11:00etatik 18:00etara. Matrikulak 30 euro balioko du, bazkide izan ala ez. Bazkide ez direnek ordea, bost euro ordaindu beharko dituzte platerak; 5 euro serieko. Beteranoak direnek, 18 euro ordainduko dute matrikulagatik eta 5 euro serie bakoitzagatik. Eta junior eta emakumeek 5 euro ordaindu beharko dituzte, serie bakoitzeko. Kategoria bakoitzeko irabazleak 100 euro jasoko ditu eta oroigarria. Bigarrenak 90; hirugarrenak 80; laugarrenak 70; bosgarrenak 60; eta 6garrenak 50 euro. Beterano, emakume eta junior onenek, oroigarria jasoko dute.
Miguel Ollo memorialerako, izen ematea
10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat Miguel Ollo memorialaren 44garren edizioa antolatu dute, larunbatean. Izena eman nahi duenak elkarteko tabloian duen orria bete behar du.