Barrenetxeak hamahiru aurkari, Kutxa Saria jokatzeko bidean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 14a, 02:00

Prebia larunbatean hasi zen eta uztailaren 28ra bitarte jokatuko dira partiduak. Gaur Etxeberria IV eta Olazarren artekoa jokatuko da, Galarretan.

ENDIKA Barrenetxeak Etxa­be IIa gainditzea izango du aurreneko jomuga, ekanairen 21an. Helburu bakarra izango du erremontista hernaniarrak, partiduz partidu irabazi, eta Banakako Txapelketa haundia jokatzea. Ez du bide erraza izango ordea. Beste hamahiru erremontistekin batera lehiatuko da, Kutxa Prebia izeneko torneoan, haundienen artean tarte bat egiteko asmoarekin. Joan den astean aurkeztu zuten Prebia Galarretan. Hamalau erremontistek hartuko dute parte, joan den urtean baino gutxiagok: Barrenetxea IV, Endika, Agi­rre­sarobe, Juaristi, Etxeberria IV, Olazar, Uterga, Oñatz, Aizpurua, Ion, Agirrezabala, Etxabe II, Matxin III eta Urtasun.

Lau multzotan, hasiera
Txapelketako aurreneko fasea lau multzotan banatuta ari dira jokatzen erremontistak. Larunbatean hasi zen Prebia, eta uztaila hasiera bitartean, jokatuko dira kanporaketak, multzoka. Aurreneko eta bigarren multzoetako bi erremontista onenek, elkarren kontra jokatuko dute aurreneko finalerdia. Eta bigarren eta hirugarren multzoko irabazleek, gauza bera egingo dute. Final haundia uztailaren 28­an jokatuko da, eta onenak, Ba­nakako Txapelketa haundia jo­katzea irabaziko du. Partidu guz­tiak Gala­rretan jokatuko dira.

Aizpurua IIa aurrera, aurreneko partidua irabazita
Txapelketa haundiaren Pre­bia joan den larunbatean hasi zen, Aizpurua II eta Oñatzen arteko partiduarekin. Partidu ederra izan zen, emozioz betea eta parekatua. Batek irabazi behar ordea, eta kasu honetan, tolosarra, Aizpurua IIa, hobea izan zen. 28-28 berdintzera iritsi ziren, baina azken bi tantuek ihes egin zioten Oñatzi. Larun­bateko partiduan, hirugarren multzoko erremontistek hartu zuten parte. Aizpuruk irabazita, Oñatz kanporatu zuen, eta Ionen kontra neurtuko ditu indarrak, ekainaren 23an. Partidu honetako irabazleak, Agirre­zabala izango du zain. Etxeberria IV eta Olazar, gaur Larunbatean hasitako txapelketak gaur izango du jarraipena. Bigarren multzoko lehenengo partidua jokatuko dute Etxeberria IV eta Ola­zarrek Galarretan, 16:00etan hasiko den jaildian. Ira­ba­z­leak, Uterga izango du zain.

Endika eta Agirresarobe, larunbatean
Aurreneko multzoko kanporaketa berriz, larunbatean ha­siko da. Endika eta Agi­rresarobe izango dira zein baino zein Galarretan, eta irabazleak, Juaristiren kontra jokatuko du.

Barrenetxeak, partidu bat gehigo gainditzeko
Hirugarren multzoak bezala, laugarrenak ere, kanporaketa bat gehiago izango du; eta hau tokatu zaio Endika Barrenetxea hernaniarrari. Aipatu bezala, hilaren 21an jokatuko du aurreneko kanporaketa Etxabe IIa­ren kontra. Irabazleak, Matxin IIIaren kontra neurtuko ditu indarrak. Eta partidu honetan nagusitzen denak, Urtasunen kontra jokatuko du, finalerdietarako pasea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!