Bezeroekin modu onenean komunikatzeko ikastaroa, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 14a, 02:00

Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da aurretik. Arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara izango da. Lekua, izen ematearen arabera.

Turismo sektoreko profe­sio­nalei zuzenduta, bi ikasta­ro antolatu ditu Behemen­dik, hau da, Buruntzaldeako Tu­ris­mo Erakundeak. Bertan sar­tzen dira Andoain, Asti­ga­­rra­ga, Hernani, Lasarte-Oria, Ur­nieta eta Usurbilgo profe­sio­nalak. Lehenengo ikastaroa as­tear­tean izango da. Beze­roekin argi eta modu era­ginkorrean komuni­katzeko bideak erakutsiko dituzte. Arratsaldeko 15:00et­atik 19:00etara izango da. Lekua eta herria zehaztuko dituzte inskripzioen arabera. Bigarren ikastaroa iraila­ren 25ean izango da, ordu berean (lekua zehazteko). Gomendatu zure Eskualdeko Leku eta Zerbitzuak izena du ikastaroak. Bezeroekin ha­rre­manetan egonda, ingurua ezagutzea komenigarria dela azalduko dute. Izena emateko: 656 705 243 edo donostialdea@behe­men­di.org. Eman beharreko datuak: izen-abizenak, NAN, telefono zenbakia, posta elektronikoa, enpresa, herria eta ikastaroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!