Antibeseko 6 egunetako proba izan zen joan den astean (6 egun korrika) eta bertan parte hartu zuten Eva Esnaola eta Xabier Salillas hernaniarrek. Esnaola hirugarren izan zen emakumezkoetan 591km eta 425m eginda. Salillasek 489km eta 950m egin zituen eta sailkapen orokorrean 65garren geratu zen. Salillasen helburua proba bukatzea zen eta pozik dago emaitzarekin. Aurtengo proba aurreko urteetakoa baino gogorragoa izan da, egunero eguzkia eta bero haundia egin baitu. Horrez gain, abituailamenduan janari gutxi izan dela azaldu dute. Hori horrela, iaz 2 pertsona erretiratu ziren eta aurten 17. Salillasek Isostar Marathon Desert proban hartuko du parte uztailean. 120km egin beharko ditu desertuan, 24 orduko tartean, ura eta isostar bakarrik edanez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!