Kupela taldea, Ugaldetxon

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 14a, 02:00

San Antonio jaien barruan, Ugaldetxon izango da gaur festa. 17:00etan, pelota partiduak: eskuz, O. Insausti-K. Rodriguez/U. Garmendia-A. Oiarzabal; eta A. Agirre-E. Insausti/E. Arizmendi-G. Arizmendi. Palaz, I. Contreras-E. Gorrotxategi/A. Mujika-E. Pagola. Ondoren, bertsolariek saioa eskainiko dute. Toka Txapelketa ere jokatuko da 19:00etatik 20:00etara. Eta festa behar bezala bukatzeko, Kupela taldearekin erromeria antolatu dute 20:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!