Errugbilari hernaniarrak ez dira nahi bezain txukun ibili Madril aldean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 12a, 02:00

Zazpiko estatuko txapelketan, mutilak 10garren geratu dira. Olaia Auzmendik Bizkarians taldearekin hirugarren postua lortu du. Euskadiko selekzioarekin joandako zazpi hernaniarrek 20-19 galdu dute.

Hernaniko errugbilariek txapelketa ezberdinetan har­tu dute parte asteburuan eta ez dituzte nahi bezain emai­tza onak lortu. Alde batetik, Zazpiko estatuko txapelketan, mutilek 10garren postua lortu dute, brontzezko finala CRC Madriden aurka 10-12 galduta. Ligilla: Hernani/La Vila 5-7; Hernani/Cisneros 10-28. Brontzezko finalerdia: Hernani/Elche 37-0. Bron­tzez­ko finala: Hernani/ CRC 10-12. Olaia Auzmendik, berriz, Bizkarians taldearekin jokatu du eta zilarrezko finala Al­bei­tar Leoni 17-10 irabazita, hirugarren postuan geratu dira. Ligilla: Bizka­ri­ans/Cisneros 15-14; Bizka­ri­ans/Majada­hon­da 5-7; Biz­ka­­­rians 30-0. Zilarrezko finala: Bizkari­ans/Albeitar Leon 17-10. Bestetik, Euskadiko se­lekzioarekin 7 hernaniar ibili dira eta Madrilgo selekzioaren aurka 20-19 galdu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!