Hernanik pauso haundia eman du finalerdietara bidean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 12a, 02:00

Hernanik 3-0 irabazi zion Elgoibarri finalaurdenetako joaneko partidua. Bueltakoa asteburu honetan jokatuko da.

Hernanik finalerdietarako pasea lortu duela esan liteke. Izan ere, finalaurdenetako joaneko kanporaketa 3-0 irabazi zion Elgoibarri larunbatean eta ahaleginak egin arren, aurkariek zaila izango dute emai­tza horri buelta ematea. Bueltako kanporaketa as­te­­buru honetan jokatuko da.

Kadeteetan, egurra
Kadeteetan, Iker Loiartek eta Hodei Noblek 22-1 irabazi zieten Idigoras eta Loidiri. Loiarte infantil mailakoa da eta debutatu egin zuen txapelketan. Ondo jokatu zuen sakean min eginez. Nobleren laguntza izan zuen atzean eta oso erraz irabazi zuten.

Lesioa tarteko, jubeniletan hernaniarrak lasaiago
Jubeniletan, Iñigo Urkizuk eta Aritz Murgiondok 22-14 irabazi zieten Conde eta Txurruka IIari. Lehia parekatua izan zen partidu erdira arte. Txurruka IIak min hartu zuen eskuin eskuan eta Elgoibarreko entrenatzaileak bi pelotariak postuz aldatu zituen arren, ezin izan zieten hernaniarrei eutsi.

Seniorretan ere, lesioak baldintzatu zuen partidua
Seniorretan Paul Ojuel eta Markel Lizeaga 22-11 nagusitu zitzaizkien Agirrezabala eta Txurrukari. Elgoibarreko bikote titularrak ezin izan zuen partidua jokatu eta ordezkoak ez ziren gai izan hernaniarren joko onari aurre egiteko. Lizeaga denboraldiko momenturik onenean dago eta peloteoan nagusi izan zen. Ojuelek, berriz, min egin zuen sakean eta jokaldi ikusgarriak egin zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!