Kurtsoa agurtzeko emanaldia: dantza latinoa, funkya, tangoa...

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 13a, 02:00

Ikasturtea behar bezala agurtzeko, Biteriko ikastaroetan eta tailerretan ikasitakoa erakusteko momentua iritsi da. Hori horrela, gaur 20:00etatik aurrera, dantza ezberdinen emanaldia eskainiko dute: dantza latinoaz, funkyaz, tangoaz... gozatzeko aukera izango da.
Ostiralean, berriz, antzerkia eta dantza garaikidea eskainiko dituzte 19:30etatik aurrera.

Tailerretako erakusketa, datorren astera arte
Biterin tailer ezberdinak izan dira ikasturte honetan eta bertako lanak erakusgai jarri dituzte: argazkiak, eskulanak, zeramika... Ekainaren 20ra arte izango dira ikusgai 18:00etatik 20:00etara.
Denera 150 ikasle inguruk hartu dute parte aurtengo ikasturtean, urritik ekainera. Irakasleak, be­rriz, 7 izan dira: Nagore Legarreta (ar­gazkilaritza), Oihana Insaus-ti (eskulanak), Gema Duran (zeramika), Peio Goello (pintura), Patxi Monreal eta Gotzon Huegun (egur taila) eta Merce Martinez (bitxigintza).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!