San Joan ukitu berezia izango du aurtengo Preludioak

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 12a, 02:00

Ohiko taldeez gain, herriko beste hiru taldek hartuko dute parte: Hernasax saxofoi taldeak, Kantaita taldeko kide batzuk eta Akelarreko beste batzuk. Kontzertua, larunbatean 22:30etan.

Hernaniko San Joan jaiak hasteko 11 egun besterik ez dira geratzen. Hastear dira, beraz, herriko festarik ga­rran­tzi­tsuenak eta urtero egin ohi den bezala, horiek iragartzeko Preludioa edo Iragarpen kontzertua izango da. Urteko kontzerturik ga­rrantzitsuena dena larunbatean izango da eta bestetan baino San Joan kutsu eta hernaniar izaera gehiago dakar. Izan ere, ohiko taldeez gain, herriko beste hiru taldek ere hartuko dute parte kontzertuan: Hernasax saxofoi taldeak, Kantaita taldeko kide batzuk eta Akelarreko beste batzuk.

Hiru taldeek beren ekarpena
Hiru talde gonbidatuek euren ekarpena egingo dute kon­tzer­tuan. Hernasax saxofoi taldeak bi abesti eskainiko ditu txistulariekin batera. Kan­taita taldeko kideek, be­rriz, talde osoak San Joan bezperan, suaren inguruan es­kain­tzen duen errituala interpretatuko dute. Eta Ake­la­rre­ko kideek San Joan bezperan egiten duten Sorgin dantzaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Ikuskizuna gaueko 22:30e­tan hasiko da. Berez Plazan izan ohi da, baina eguraldiaren eraginez iaz Atsegindegin egin zen eta aurten oraindik ez dute zehaztu non izango den.

Preludio Txikia, ostiralean
Kontzertu nagusia larunbatean izango bada ere, San Joan jaiak iragartzen lehenengoak Preludio Txikiko partaideak izango dira. Emanaldia ostiralean izango da 19:00etan. Le­kua zehazteko dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!