Amaierara arte eutsi zion eguraldiak. Zerua lainotuta egon arren, ateri egon zen, lasterketaren amaierara arte. Hala ere, giro sargoria zegoen atzokoan, eta korrikalari bat baino gehiago zen kexu.
200 bat korrikalarik emana zuten izena, baina azkenean, 180 inguruk hartu zuten parte.
Lasterketari ekin baino lehen, orain gutxi istripuz hildako Txema Rivasi omenaldi txiki bat egin zioten, lore-sorta eskainiz eta minutu bateko ixiltasuna eginez. Izan ere, lasterketan izena emana zuen.
Lizeaga eta Pelaez aurrena
Mutilen artean azkarrena, Jokin Lizeaga urnietarra izan zen berriro, lehengo urteko denbora hobetuta: 00:57:03. Nesketan berriz, Eva Pelaez andoaindarrak irabazi zuen, iaz 2garren egindakoak hain zuzen, 01:14:52ko denborarekin.
Mutiletan 2garren Ruben Lanz legazpiarrak egin zuen, eta 3garren, Iker Oliveri hondarribiarrak. Nesketan 2garren Irene Almandoz berarra iritsi zen, eta 3garren, Ainhoa Jauregi urnietarra.
Ereñotzuar azkarrena
Ereñotzuarren artean, Gaizka Sarasola iritsi zen aurrena, sailkapen orokorrean 6garren eginda.
Neskarik berriz, ez zen animatu Ereñotzun.
Hernaniarrak ere korrika
Mutiletan, Mikel Artola izan zen helmugara iristen lehen hernaniarra, 01:11:06ko denborarekin, Gaizka Sarasolaren atzetik iritsi zen. Ondoren, Joxe Ramon eta Cristobal Hernandez, Felipe Agirrezabala, Anjel Zubiarrain eta Iñaki Gorrotxategi iritsi ziren.
Nesken artean, Izaskun Txintxurreta izan zen lehen hernaniarra, 01:35:39 eginda.
Sari bereziak
Lasterketa amaitutakoan sari banaketa egin zen, eta irabazleei emandakoez gain, sari berezi batzuk ere banatu ziren.
Iñaki Peñagarikanori beteranoenaren saria eman zioten, 64 urte baititu.
Bestalde, Julian Colladok ere errekonozimendua jaso zuen, azkena izan arren, helmugaraino eutsi baitzion.
Lasterketako argazkiak ikusteko, webgune honetan sartu www.kronika.net.