UEMAn, bost udalerri gehiago

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 11a, 02:00

Larunbatean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen festa antolatu zen Goizuetan. 5 udalerri gehitu ziren Mankomunitatera.

Egun osoko festa izan zen larunbatean, Goizuetan. Uda­lerri Euskaldunen Man­ko­mu­nitatearen festa antolatu zen, eta bertaratutako euskaltzaleek ondo pasatzeko makina bat aukera izan zituzten: haurrentzako puzgarriak, jokoak, tailerrak, herri bazkaria, kontzertuak...
Bestalde, UEMAk bost udalerri gehiagori egin zien harrera.
Era berean, hainbat hi­tzarmen sinatu ziren, euskararen normalizazioaren alde lanean jarraitzeko.

Hitzarmen berria
Maren Belastegi, Udalerri Euskaldunen Manko­mu­ni­ta­teko ordezkariak, eta Garbi­ñe Petriati, Hizkuntz Eskubi­de­en Behatokiko ordezkariak hitzarmen berri bat sinatu zuten larunbatean.
Hitzarmen honekin, 2008an sinatutako hitzarmenean hartutako konpromisoak berretsi zituzten. Horrela, euskararen normalizazio pro­ze­suan lanean jarraitzeko ondorengo pausuak zehaztu zituzten, besteak beste: UEMAko udaletan herritarrek hizkuntza-eskubideen gaineko urraketak salatzeko mekanismoak ezagutzera ematea; urraketa horien berri Behatokiari ematea; era berean, Behatokiak UEMA jakinaren gainean jartzea Man­ko­munitatea osatzen duten udalerrietako batean hizkuntz-eskubideen urraketaren bat gertatzen bada; hizkuntz-eskubideen gaineko hausnarketa bultzatzeko jarduerak antolatzea eta konponbideen lanketa bultzatzea; eta lortutako konponbideen in­gu­ruko informazioa bi erakundeen artean zabaltzea.
Bestalde, UEMA, Sozio­lin­guistika Klusterreko bazkide eta Berrialagun egin zen, helburu duen euskararen normalizazio prozesua in­dar­tzeko asmoz.

Bost udalerri gehiago
Hitzarmen horrez gain, beste lorpen bat ere izan zen larunbatean Goizuetan.
UEMA osatzen zuten 61 udalerriei beste 5 berri gehitu zitzaizkien: Ondarroa, Mañaria, Getaria, Igantzi eta Oñati, hain zuzen.
Udalerri berri hauekin, 66 dira UEMA osatzen duten herriak, eta ia 162.000 biztanle hartzen dituzte. 

«Ondarroa, Mañaria, Getaria, Igantzi eta Oñati, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu ziren larunbatean.»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!