Alkateari eskakizunak egin dizkiote

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 11a, 02:00

Hernaniko Langile Langabetuen Asanblada egituratu da, dagoeneko. Astelehenero elkartzen dira, beren beharrez hitz egiteko. Luis Intxauspe alkatearekin ere bildu dira, proposamenak egiteko.

Lehengo ostegunean, Her­na­ni­ko alkate Luis Intxauspe­re­kin elkartu ziren Hernaniko Langile Langabetuak.
Bertako kide batek Kroni­ka­ri adierazi dionaren arabera, astelehenero egiten dute asan­blada Hernaniko Langile Langabetuek, eta bilera horietan sortu duten proposamen zerrenda helarazi zioten alkateari. Beste herri batzuetako langabetuekin ere elkartu dira, guztion artean dekalogo moduko bat sortzeko.

Egindako proposamenak
Beste proposamen batzuekin batera, ondorengoak helarazi zizkioten alkateari, ostegu­ne­an: 45 urtetik gorakoak baztertzen ez dituen lanbide duin bat; azpikontratazio enpresek Her­na­ni­ko langa­be­tu­ak kontratatu ditzatela; lan-poltsa publiko eta gar­den bat; lanbide sustapene­ra­ko diru-laguntzak, 6 hila­be­te­ta­ra­ko; enpresek Herna­ni­ko langabetuak kontratatu ditza­tela eskatu dezala Uda­lak, eta lan-baldintzak ber­matu ditza­tela; langabe­tu­ei udal-zergak kentzea, eta ga­rraio publikoa nahiz ki­rol­de­gi­ko sarrera doa­nekoak iza­tea; herriko lurretan bara­tzak jartzen uztea; edota pisuen alkilerra bultza­tz­e­a.
Alkateak guztiak entzun izana eskertu dute langabe­tuek, eta era berean, horieta­ko proposamen batzuk bere­ha­la martxan jartzeko aha­legi­nean ari direla azaldu zien alkateak, langabetue­tako baten esanetan.

Asanblada, gaur

Langabetuak Hernanin 1.272 direla azaldu dute asanbladako kideek eta bileretara 20 inguru azaltzen direla. Gaurko bilerara etortzeko deialdia ere luzatu dute. 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!