Biteri kultur etxeko ikastaroak antolatu eta emateko zerbitzua kontratatzeko iragarkia

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 10a, 02:00

Ekainaren 6an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen kontratazio iragarkia, Biteri kultur etxean era askotako ikastaroak antolatu eta emateko, nahiz auzoetan haurrentzako tailerrak antolatzeko zerbitzuena. Kontratuaren epea bi urtetakoa izango da. Dokumentazioa eta informazioa lortzeko Hernaniko Udalera jo behar da, edo 943 33 70 24 telefonora deitu. Aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den jakiteko, argibideak eskatzeko, eta eskaerak aurkezteko epea, ekainaren 21ean amaituko da. Informazio gehiagorako ikusi: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2012/06/06/c1205442.pdf
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!