Datorren iganderako irteera antolatu du Mendiriz Mendizek gaztetxoentzat, Arano eta Goizuetara. Goizeko 09:00etan Atsegindegitik atera eta egun erdiko irteera egingo dute. Izena emateko, Iturregi plazako bulegotik pasa, bihar, ostegunean edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etarako tartean. Gazteenek 2 euro ordaindu behar dituzte, eta helduek 5 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!