Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hernani eta Astigarragako AEK euskaltegiek hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. Bihar, Elizabeth Olaskoaga sexologoa sexualitateaz arituko da, tantra eta meditazio saio batean. Hitzordua, 18:00etan, Biteri kultur etxean. Deialdia irekia da eta 5 euro balio ditu. Bestalde, bihar baita ere, Tuppersex tailerra emango da Hernaniko AEKn, 14:30etatik 16:30etara eta 19:00etatik 21:00etara, 5 euroren trukean.
Asteartean berriz, Amaia Ayerzak bizi kalitatea hobetzeko aholkuak emango ditu Astigarragako AEKn 09:30etan, 5 euroan. Bestalde, arratsaldeko 19:00etan Euskal Memoria Fundazioko Arantxa Eratsun Ikatzan izango da frankismoaz hitz egiteko.
Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzako, deitu 607 610 687 edo 607 592 864ra edo idatzi: zilegieskola@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!