Datorren larunbatean 7 boxeo borroka ikusteko aukera izango da, 22:30etatik aurrera, kiroldegian.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, Atxur eta Tripontzi tabernetan, 12 euroan. Egunean bertan berriz, 15 euro ordaindu beharko dira. Haurrek, 5 euro.
Bi berrikuntza
Aurten bi berrikuntza izango dira. Alde batetik, nesken arteko borroka bat izango da, lehen aldiz. Gaueko 3garren borroka izango da.
Bestalde, azken borroka, nazioarteko bi profesionalen artekoa izango da: Iban Estebez, Roco (Euskal Herria), Rui Carvalhoren (Portugal) aurka neurtuko da.
Aurreko egunean, 15ean hain zuzen, bi profesional hauek pisatzeko zeremonia egingo da, Kixkal tabernan, federazioak hala agintzen baitu. Ekitaldia irekia izango da gerturatu nahi duten guztientzako.