Beste urte batez, Azeri Bila lasterketa herrikoia egingo da, datorren larunbatean. 500 korrikalarik hartu ahal izango dute parte, eta izen-ematea zabalik dago, www.kirolprobak.com webgunean. Lehen Hezkuntzan eta DBHn dauden gazteek ere, hainbat proba izango dituzte, parte hartu ahal izateko.
Proba desberdinak
Helduen lasterketa arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Karobieta auzoan, ohiko legez.
Ondoren, 4,5 km-tako ibilbideari bi buelta eman beharko dizkiote herrian barrena, 9 km-tako lasterketa osatu arte.
Korrikalari guztiek txipa beharko dute parte hartzeko. Txip horia dutenek 8 euro ordaindu behar dituzte, txip txuria behar dutenek berriz, 10 euro, eta lasterketako egun berean izena ematen dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Haur eta gazteentzako ere izango dira probak. Lehen Hezkuntzako 1 eta 2garren mailakoek 17:40etan egingo dute korri, 300 metroko ibilbidean. Lehen Hezkuntzako 3 eta 4garren mailakoek, 17:50etan, 600 metroko ibilbidean. Lehen Hezkuntzako 5 eta 6garren mailakoak 18:00etan aterako dira, 1.200 metroko ibilbidea egitera. DBHko 1 eta 2garren mailakoek 18:10etan ekingo diote 2.400 metroko lasterketari. Eta azkenik, DBH 3 eta 4garren mailakoak 18:30etan aterako dira, baina 4.500 metro egitera.
Hainbat sari
Lehen 3rek sariak jasoko dituzte. Parte hartzaile guztiek berriz, elastikoa eta Pelotadendan %10eko deskontua jasoko dituzte opari.
Bestalde, ondorengoak zozketatuko dira denen artean: Hernani Bidaiakek emandako bidaia, 2 pertsonentzat; eta 2 lagunentzako afaria edo bazkaria Fagollagan, Errioguardan, Zumitzan, Zumardin, Gunean eta Arrobi jatetxeetan.
Gazteenek ere jasoko dituzte sariak: dominak eta litxarreriak.