Gutxi geratzen da Olinpiadetako finalerako. Datorren larunbatean izango da hori, Ereñotzun. Atzo berriz, azken sailkapen probak jokatu ziren, Hernaniko igerileku irekietan.
Sumoan
Lehen proba sumoa izan zen. Jokalari batek bestea uretara bota behar zuen, igerileku erdian jarritako taulatik.
Gero, alfonbra jarri zen uretan, eta metro gehien korrika egiten zituenak irabazten zuen puntu gehien. Segidan, gauza konplikatzeko, alfonbra gainean korrika egin bitartean, beste talde bateko partaideek pelotak bota zizkieten korrikalariei, uretara botatzeko.
Hurrengo proba ginkana izan zen. Aletak jantzita eskailerak jaitsi behar ziren.
Puntuak interneten
emango dira
Azken proba sorpresa izan zen. Talde bakoitzetik parte hartzaile batek egin zuen. Aukeran jarritako 3 alturetako bat aukeratu eta uretara plantxan bota behar zuen bere burua.
Interneten jarriko dira bideo eta argazkiak, nahi duenak botoa emateko. Boto gehien lortzen duenak irabaziko du.