Neskek jokatu zuten lehenengo, eta mutilek ondoren. Kolore gorria izan zen garaile, bi kasuetan.
Gazteak, aurretik
Leire eta Maddik, Murua eta Galdeanoren aurka jokatu zuten, eta 25-18 irabazi zuten. Garaipena Anerekin ere konpartitu zuten, hirurak jokatu baitute sailkapenetan.
Partiduaren hasiera nahiko parekatua izan zen, baina berehala hartu zuten aurrea Leirek eta Maddik. Pixkanaka ordea, Murua eta Galdeano gerturatuz joan ziren. Hala ere, gorriak izan ziren garaile. Bigarren urtea zuten txapelketan parte hartzen zutela, eta txapela eraman dute berriro. Palan aritzen dira irabazleak. Hirugarren, Iratxe eta Idoia geratu ziren, ostegunean.
Emozio haundia
Mutiletan ere, gorriek irabazi zuten atzokoan. Aiheko eta Txikito ziren ikusleen faborito, baina Lazkano eta Urdanpiletak irabazi zuten, 25-22.
Irabazten hasi, eta alde nabaria atera zieten Aiheko eta Txikitori, 21-11. Azkenaldera ordea, hauek gerturatzen hasi ziren, markagailua 24-22 jarrita. Hirugarren berriz, Gurru eta Kerejeta izan ziren.