gaixotasun larria duten euskal preso politikoak etxean aske behar dutela aldarrikatuko dute gaur, Gasteizen egingo den manifestazioan. Hernanira Bilguneak manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei. Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan aterako da Gasteizeko Bilbo plazatik, eta Hernanitik elkarrekin joateko hitzordua 17:00etan egin dute, Atsegindegin.
14 dira gaixotasun larriak dituzten euskal presoak, tartean, Gari Arruarte hernaniarra. Hernanirak azaldu duenez, Almerian jarraitzen du Arruartek: «espondilitis ankilosante gaixotasun larria du, eta ezin du osasun asistentziarik jaso. Gaixotasun larriak dituzten presoek, estatuen legeen arabera, kalean egon beharko lukete, etxean. Presoen eskubideak errespetatzea exijitzen dugu, eta horregatik aldarrikatuko dugu gaur euren askatasuna».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!