Himnoa joaz ospatuko dute gaur Astigarragak herri izaera berreskuratu izana

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 9a, 02:00

Astigarraga 44 urtez Donostiako auzo izan zen eta orain dela 25 urte lortu zuen desanexionatzea eta herri izaera berreskuratzea. Hori ospa­tzeko, ekitaldi ugari antolatu dituzte, hilabete osoan zehar. Ekainaren 1ean igo zituzten banderak udaletxeko balkoian eta gaur Astiga­rragako ereserkia edo himnoa entzuteko aukera izango da. XIIgarren Mu­sika Eguna ere bada gaur eta 10:00etatik 20:00etara emanaldia eskainiko dute Musika Eskolako ikasle eta irakasleek. Tartean, 18:15etan joko dute himnoa irakasleek Joseba Ba­ran­diaran plazan (euriarekin, pelotalekuan). Ere­serkia Nor­ber­to Almandozek konposatu du. Bihar, berriz, truke azoka izango da. Eta egun potoloa, ekainaren azken egunean an­to­­latu dute. Besteak beste, paella jatea izango da eta txar­telak salgai daude kultur etxean, ki­roldegian eta udaletxean.

EGITARAUA
Gaur:
18:15etan, Astigarragako ereserkia. Norberto Almandozek konposatua Musika Eskolako irakasleek interpretatuko dute, Joseba Barandiaran plazan (euria ari badu, pelotalekuan).
Bihar:
12:00etan, truke azoka Joseba Barandiaran plazan. Trukatzekoak 10:30etatik 11:30etara jasoko dira. Pintxoak eta sagardoa, aukeran.
Ekainak 15, ostirala:
22:30etan, ‘Aita’ filmaren proiekzioa Murgia jauregiaren lorategian edo elizan.
Ekainak 16, larunbata:
10:00-14:00, Murgia jauregia bisitatzeko aukera, doan. Izen ematea, kultur etxean.
Ekainak 28, osteguna:
19:30etan, Astigarragako historiari eta desanexioari buruzko hitzaldia Lourdes Odriozola historialariarekin, udaletxean.
Ekainak 29, ostirala:
22:00etan, bertso-trama Astigarragako historian oinarritua Uxue Alberdi, Jon Maia eta Julio Soto bertsolariekin eta Agin Rezola tramagile gisa. Doan, kultur etxean.
Ekainak 30, larunbata:
Egun osoko festa.
12:00etan ekitaldi instituzionala udaletxean. Ondoren, giza proba, kantu kalejira, paella jatea, dantzaldia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!