MIGUEL arrozpide, Miguel Burugain, Antonio Miner, Ibon Miner eta Rosa Mari Santos. Hernaniren izenean bost bolarik jokatuko dute gaur Euskadiko Txapelketa. Bizkaiako Lemoa herrian izango da. Emakumezkoen txapelketa aurten jokatuko da aurreneko aldiz, eta Rosa Mari Santos Elur Txoriko bolaria bertan izango da, onena emateko prest. Makazaga eta Alustiza izango dira beste bi bolari gipuzkoarrak.
Irabazteko
aukera gutxi
Gainontzeko bolari gipuzkoarrek bezala, hernaniarrek ere ez dute irabazteko esperantza haundirik. Bola eta bolatokietan dago koxka, Gipuzkoa, eta Araba eta Bizkaiako bolatokien arteko aldea haundia baita. Bolatokiak ezberdinak dira, eta baita bola bera ere. Hori horrela, gipuzkoarrek ez dute sekula txapelketa hau irabazi Bizkaian edo Araban jokatu izan denetan. Eta alderantziz, bizkaitarrek eta arabarrek ez dute inoiz irabazi, Gipuzkoan jokatu denean.