pausu bat gehiago eman zuten Hernaniko pelotariek joan den asteburuan, finalerako bidean. Herriartekoa ari dira jokatzen, eta final laurdenetan dira, joan-etorrian, Arrasate 0-3 eta 3-0 gainditu ostean. Oraingoan etxean hasiko dute kanporaketa, kiroldegiko pelotalekuan. Aurrean Elgoibar taldea izango dute, gogorra eta esperientzia duena, baina hernaniarrak faborito izango dira gaur ere, partidua irabazteko. Kadetetan, Iker Loiarte eta Hodei Noblek jokatuko dute, Loidi eta Idigorasen kontra. Hernaniarrek duten maila ematen badute, irabazteko arazo haundirik ez dute izango. Jubeniletan, Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondok jokatuko dute, Conde eta Txurrukaren kontra. Hasiera batean, partidua berdindua izatea espero da, baina hernaniarrek dakiten bezala jokatzen badute, joanekoa erabakita utzi dezakete. Azkenik, seniorretan Paul Ojuel eta Markel Lizeagak jokatuko dute, Arribillaga eta Txurrukaren kontra. Hernaniarrek irabazteko aukera haundia dute, eta hala eginez gero, kanporaketa ia erabakita utziko lukete. Partiduak 18:00etan hasiko dira, eta pelota elkartetik dei egin diete pelotazaleei, kiroldegira gerturatu, ete herritarrak animatzeko.