Ibai Alba azkarrena, Uztaritzen jokatutako lasterketan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 9a, 02:00

Iparraldean ere, nagusi da Ibai Alba. Joan den asteburuan Uztaritzen izandako lasterketan hartu zuen parte, eta 33 minutu eta 10 segunduko denbora eginda, azkarrena izan zen. Lasterketa ona zen hernaniarrarentzat, aldapa askokoa, asfaltoa eta pista tartekatuta. Dani Oikili hernaniarra ere bertan izan zen, eta 8garren postuan bukatu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!