Atera gidabaimena euskaraz!

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 9a, 02:00

Uda iristear da eta garai ho­netan asko dira gidabaimena ateratzekotan diren gazteak. Hau dela eta, Burun­tzal­deko udalek, Semaforo berdea!! Gi­dabaimena euskaraz ekimenaren bitartez, gidabaimena euskaraz ateratzen du­tenei parte teorikoa doan lor­tzeko aukera eskaini nahi diete. Horrela, auto-eskola bakoitzeko sari bat zozketatuko da. Ekimena martxan jarri ze­netik geroz eta gehiago dira Buruntzaldean gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ate­ratzera animatu direnak. 2011n esaterako, aurreko urteko ikasle kopurua bikoiztu egin zen, 60 ikaslek gainditu zuten euskaraz gidabaimena.

Harrerarekin pozik
Naiara Sanchiz Hernaniko euskara zinegotziaren hitzetan «ikasle kopurua ia bikoiztu egin da urtetik urtera eta etorkizunerako erronka az­ter­keta praktikoa ere euskaraz egin ahal izateko azter­tzaile gehiagok euskaraz jakitea da. Baita geroz eta gazte gehiagok gidabaimena euskaraz ateratzea ere». Horretaz gain, eskualdeko udal ordezkarientzat erakunde ezberdinen arteko elkarlana sustatzea garrantzitsua da «aurrera begira egitasmoarekin bat egitea Foru Aldun­diak, Eusko Jaurlaritzak eta Trafiko ministerioak». Auto-eskolentzat, Jose Mi­guel Solozabal, Solozabal auto-eskoletako buruak azaldu bezala, gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzea aspaldiko nahia zen sektorean eta «Udalek egindako esfortzu ekonomikoa oso eskertzekoa da». Izan ere, Buruntzaldeko udalek auto-eskolek zerbi­tzua euskaraz eman ahal izateko behar dituzten bitartekoak jartzen lagundu zieten egitasmoan parte hartu nahi izan zuten auto-eskolei. Or­de­nagailurako multimedia aplikazioak eta liburuak erosten lagundu zieten 2009-2010 ikasturtean. Eta laguntza hori gabe auto-eskolek ezinezkotzat jo­tzen zuten sektorean eskain­tza hau egin ahal izatea.

Azterketa teorikoa doan
Honetaz gain, beste urte batez, Semaforo Berdea!! Gi­da­bai­me­na ekimenean parte hartzen duen auto-eskola ba­koitzean sari bat banatuko da euskaraz gidabaimena pres­ta­tu eta gain­ditzen duten ikas­le guztien artean. Saria pres­takuntza teoriko bat doan izango da, 400 euro artekoa. Aurreko urtean esaterako, hamaika saritu izan ziren Buruntzaldean eta guztiak pozik azaldu ziren saria jasoko zutela jakitean. Bakoitzak 400 euro jaso zituen eskualdeko alkate edo euskara zinegotzien eskuetatik. Sari banaketa ekitaldietan, Udal ordezkariek herrietako zein eskualdeko gazteak animatu nahi izan zituzten gidabaimena euskaraz ateratzeko. Sarituek ere hitz onak izan zituzten Buruntzaldeko udalek martxan jarritako ekimenarentzat. Gehienek D ereduko ikasleak izanda, gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera zegoela eta euskaraz zein gazteleraz zailtasun berdina izango zutela pentsatuta, hau ere euskaraz prestatu eta ateratzera animatu ziren. «Azterketa euskaraz ez da zailagoa, hitz teknikoak arrotzak gertatzen zaizkizu bai gazteleraz baita euskaraz ere, beraz ez dut uste hizkuntzak garrantzia duenik. Jendea animatzen dut gidabaimena euskaraz ateratzea» azpimarratu digu saritutako gazteetako batek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!