San Antonio jaiak atzo hasi ziren Ereñotzun. Mus Txapelketa jokatu zen eta gaur Umeen Eguna ospatuko dute. Goiz eta arratsalde puzga-rriak izango dira futbol zelaian (11:30-14:00 eta 16:00-19:00) eta arratsaldeko 17:30etan, haur jaialdia ere antolatu dute. Mozorro onenari saria emango diote bertan. Ondoren, txokolatada izango da guztientzat.
Bihar berriz, Ereñotzuko IIgarren Mendi Lasterketa izango da 10:00etatik aurrera. Dagoeneko parte hartzaile kupoa bete da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!