Udalerri euskaldunen eguna, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 9a, 02:00

Udalerri euskaldunen egu­­­­na izango da gaur Goizue­tan. Euskaraz bizi eta ari, herri eus­kal­dunak aitzin­dari lemape­an an­to­latu dute euskeraren aldeko aldarrika­pen festa. Egun oso­an zehar izango dira ekintzak: haurren­­tzako puz­ga­rri, joko eta tailerrak; herri­ko etxeak ezagutzeko bisita gi­datua; artisauak, dantzariak eta mu­sikariak; herri bazka­ria...

Ordezkarien batzarra
Udalerri Euskaldunen Man­ko­munitatean (UEMA) 61 he­rri daude gaur egun eta Goizueta da kideetako bat. UEMAk ur­te­ro antolatzen du udalerri eus­kal­dunen egu­na eta aurten Goizuetan izango da. Aldarri­ka­pen fes­tari ekiteko, batzarra egingo dute UEMAko Udale­ta­ko ordezkariek; 10:00e­­­tan izan­go da udaletxe­an. Ekitaldi na­gusia, 13:30etan izango da.

Euskerazko lehenengo antzerkiaren erakusketa
Frankismo garaian euskeraz egin zen lehenengo antzerkia 1960an egin zen. Ema­ku­meek bakarrik hartu zuten parte eta antzerki hartako argazkiak eta gidoia lortu ditu Goizuetako Udalak. Era­kusketa jarriko dute udaletxean gaur­tik ha­sita, hilabete osoan.

EGITARAUA
10:00, UEMAko udaletako ordezkarien batzarra udaletxean.
11:00-14:00, haurrentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.
11:30, herriko etxeak ezagu­tzeko bisita gidatua.
13:30, UEMA eguneko ekitaldi nagusia.
Goizean zehar artisauak, ­dantzariak eta musikariak herrian zehar.
14:30, herri bazkaria.
16:00-18:00, haurrentzako puzgarriak.
19:00, dantzaldia: Gabezin.
Gauean kontzertua gaztetxean.
*Frankismo garaian euskeraz egin zen lehenengo antzerkiari buruzko erakusketa hilabete osoan, udaletxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!