Bi abesbatzek kontzertua emango dute gaur, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 9a, 02:00

Hernani Musika Eskolako ikasleak hainbat kontzertu ematen ari dira azken egunotan, ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko. Gaurkoan, bi abesbatza entzuteko aukera izango da, 19:00etatik aurrera, Milagro­san. Gazteen korua arituko da lehenengo, eta helduena, gero.

Bakarka, hasieran; elkarrekin, amaitzeko
Kontzertua abesbatza gazte­enak hasiko du. Hauek, zaz­pi abesti kantatuko dituzte: Kantuz, Spring, You Rise Me Up, S’kuru Ito, Andre Madda­len, Hine Ma Tov, eta Berriz San Juan. Pianoaren eta per­ku­sioaren laguntza ere izan­go dute, musika eskolako beste ikasle batzuen eskutik. Besteak beste, Erik Martin, Olaia Garro, Maddi Lopez, Leire Ormazabal, Ana Marti­nez eta Ainhoa Sudupe izango dira pianoa jotzen, eta Eneko Garcia eta Peru Garcia, perkusioarekin. Ondoren, bigarren abes­batzak kantatuko du. Hauek ere, beste zazpi abesti inter­pretatuko dituzte: Akaihana, Amazing Grace, Feel Good, Usaiak, Alfonsina y el mar, One fine day, eta Ken, ken, ken akerra. Bi bakarlari entzu­teko aukera ere izango da: Vinaixa Gartzia eta Ane Galardi. Pianoarekin lagun­tzen berriz, Leire Villaverde, Miren Zubillaga eta Ana Martínez izango dituzte.

Bukatzeko, elkarrekin
Kontzertuari amaiera emate­ko, bi taldeek elkarrekin abestuko dituzte Dodi Li eta Lurra kantuak. Kasu honetan ere, soinu-tresnen laguntza izango dute: akordeoiarekin, Miren Galdeano, Ane Macicior, Uxue Lopez eta Maria Ruiz, eta trikitixa­rekin, Uxue Bereziartua eta Irati Orma­zabal. Konzertua emango duten guztiak dira, musika eskolako ikasleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!