The Beatles omenduko dute gaur, Elizatxon

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 9a, 02:00

Goizeko 10:30etan hasiko da gaur, Elizatxo ikastetxeko fes­ta. Musika irakasleen zuzen­daritzapean, ikasleek beren ema­naldia egingo dute. The Beatles musika talde ingelesa­ren 50. urteurrena dela eta, gai horren inguruko ikuskizuna prestatu dute. Ondoren, euskal dantza saioa izango da, 4, 5, eta 6ga­rren mailako ikasleek dantza­tuta. Eguerdiko 12:00etan berriz, pailazoak izango dira. Jarraian, bazkaria egingo da, eta arratsaldean ere, izango da zerekin gozatu. Bigarren Hezkuntzako ikas­­leek hainbat gauza anto­latu dituzte: jolasak, toka eta bote txapel­keta, puzgarriak, futbolina eta DJa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!