Atzo goizeko 10:30ak inguruan, kamioi haundi bat Sorgintxulon barrena sartu zen Hernanin. Ertzainetako errotondan Latsunbe kalera jo zuen, eta 16garren portalaren parean, aurrera jo ezin denez, ezkerrera egin zuen. Baina etxe horren fatxada kolpatu zuen.
Udaltzaingoak adierazitakoaren arabera, ez da hau gertatzen den lehen aldia. Kamioi gehienak GPSa jarraituz iristen dira Hernanira, eta ezin dela pasa adierazten duen kartelak Sorgintxulon eta Karabelen jarrita badaude ere, aurrera egiten dute.
Kartel horietan adierazten da 3.500 kg baino pisu haundiagoko kamioiak ezin direla herrian sartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!