Igandera arteko epea, tripa bete eta garagardo desberdinak dastatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 8a, 02:00

Klubeko medikuak, fisioterapeutak, masajistak eta prestatzaile teknikoak ireki zuten atzokoan, IX. Garagardo Azoka.

Igandera arte, nahikoa gozatzeko aukera dago Atse­­gin­degin. Hainbat motatako garagardoak eta denetariko jaki­ak daude aukeran, IX. Garagardo Azokan. Atzo ireki zen azoka, eta Errugbiko klubeko ezkutuko teknikoak omendu ziren.

Igandean, bazkari berezia
Klubeko jokalari ohiak, egungo jokalariak, gurasoak, zaletuak eta lagunak; denak gerturatu daitezke igandean egingo den bazkari berezira. Tiketak lehenbailehen erosteko eskatu dute antola­tzaileek, gauzak ondo antolatu ahal izateko. 15 euroan erosi daitezke, Azokan. 13:00etan elkartuko dira igandean, bazkaltzeko. Hala ere, laguntzera joan nahi dutenak pozik hartuko dituz­tela adierazi dute. Hauek, 10:30etan elkartuko dira. Guztien artean, Oho­rez­ko Mailara igo izana ospatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!