Maitane Iruretagoyena Venezuelan, Espainiako selekzioko absoluto mailan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 8a, 02:00

Iruretagoyena hernaniarra Venezuelan da asteburu honetan, Txapelketa Iberoamerikarrean bi proba jokatzeko. Espainiako selekzioko absolutu mailan parte hartzen duen lehenengo aldia du.

Venezuelako Bar­quisi­­me­ta herrian, Lara eskualdean, jokatzen den XV. Txapel­keta Ibe­roame­rikarrean parte hartzen ari da, gaurtik igandera, Maitane Iruretagoyena atleta hernaniarra. Absoluto mailako Espaini­ako selekzioarekin jokatuko du, lehenengo aldiz, eta bi proba egingo ditu: 100 metro eta 4x100 metro errelebotan.

24 herrialdetako 420 atleta
Espainiako selekzioarekin, 16 atletak hartuko dute parte asteburu honetako probetan: 7 gizon eta 9 emakumek. Horien artean, Maitane Iruretagoyena hernaniarrak. Guztira ordea, 24 herrialdetako 420 atleta inguruk hartuko dute parte. Atleta horietako batzuk, dagoeneko Londreseko Olin­piadetan jokatzeko pasea lortua dute jada. Probak gaur hasiko dira, eta bihar eta etzi ere, lasterketa gehiago izango dira. Pistan nahiz zelaiean jokatuko dira probak.

Hobetzeko grina
Iruretagoyenaren asmoa, be­re markak hobetzea eta do­mi­nak lortzea izango da. Astelehenean itzuliko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!