Hobetzeko konpromisoa hartu zuten ikasleek eta Udalak

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 7a, 02:00

Biodibertsitatea, hau da, gure ingurugiroa eta na­tura zaintzeko proposamen zeha­tzak egin zituzten atzo, Udal­ba­tzarrean, Elizatxo, In­ma­kulada, Langile, Txirri­ta eta Urumea ikatetxeetako Lehen Hezkunt­zako ikasleek. Luis Intxauspe alkateak, eta Kistiñe Lujanbio, Idurre Conde eta Gloria Mendinue­ta zinegotziek, adi entzun zi­tuz­ten ikasleen proposamenak, eta horiek aztertu eta martxan jar­tzeko konpromisoa hartu zuten.

Ikasturte osoko lana
Guztira, 1.572 ikaslek hartu dute parte gure ingurua aztertzeko lanetan. Lan horiek, ikastetxe bakoitzeko txoko berdeetan jarri dituzte, ikaskideek ezagutu eta ikasi zezaten. Maiatzean, ikastetxe guztietako ikasleak elkartu, eta txosten bateratua prestatu zuten, azterketako ondorioak atera eta proposamenak egiteko. Atzokoan, proposamen horiek helarazi zizkieten Udaleko kideei.

Proposamen zehatzak
Luis Intxauspe alkateak, proposamen asko eta zehatzak egin izana eskertu die ikasleei. Besteen artean, erreka garbitzea, gune babestuak zaintzea, bertako landare eta animaliak espezie inbadi­tzaileengandik babestea, lo­ra­tegiak zaintzea, eta diber­tsi­tate kulturalaren alde egitea proposatu dituzte. Era berean, Udalak proposamen horiek aztertu eta batzuk berehala martxan jartzeko konpromisoa hartu du. Bestalde, adierazi du proposamen horietako ba­tzuk kontuan hartu dituztela jada; adbidez, erreka-garbiketa auzolanean egiteko la­guntza eta galdutako animaliak jaso eta Igeldoko zaintza etxera eramateko zerbitzua ematen dela azaldu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!