Finalerdietako bi partidu jokatuko dira gaur, eta finaleko bi, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 7a, 02:00

Denera, 42 bikotek hartu dute parte aurtengo Tilos 7 Pasa Pala Txapelketan; 33k mutiletan eta 9k nesketan. Horietatik 8 bikotek azken partiduak jokatuko dituzte gaur eta bihar.

Finalerdiak, gaur
Arratsaldeko 18:30etatik au­rrera, bi partidu jokatuko di­ra gaur; nesken artean bata eta mutilen artean bestea. Idoia eta Iratxek Legarre­ta eta Sarobe izango dituzte aurkari, 3garren eta 4garren postuak lortzeko lehian. Mutiletan berriz, Kerejeta eta Gurrutxagak, Torero eta Etxe­berriaren aurka jokatuko dute.

Finala, bihar
Txapelketako azken bi partiduak bihar jokatuko dira, 18:30etan baita ere, Tilosetan. Nesketan, Mujika eta Ga­bi­ron­do, Murua eta Mendio­la­ren kontra arituko dira, le­henengo postua eskuratu nahian. Mutiletan berriz, Lazkano eta Urdanpiletak jokatuko dute, Aiheko eta Txikitoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!