Gaur hasi eta lau egunetan zehar, jaki goxoak eta hainbat motatako garagardoak dastatzeko aukera izango da, IX. Garagardo Azokan. Irekiera ekitaldia gaur, arratsaldeko 19:30etan egingo da. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, bertan, «HCREko ezkutuko teknikoak» omenduko dituzte, «denboraldi osoan zehar paperetan azaldu gabe, egin duten lan bikaina aitortzeko». Hauetxek dira, hain zuzen, «ezkutuko tekniko» horiek: Diana Hauseer, medikua; Nadia Díez, fisioterapeuta; Julen Alonso, masajista eta osteopata; eta Iker Fernandez, prestatzaile fisikoa.
Lau egun,
jan-edanak dastatzeko
Gaur arratsaldeko 19:30etan irekiko da Garagardo Azoka, eta gaueko 00:00ak arte egongo da zabalik.
Bihar ere, 19:30etan irekiko da, baina ostirala izanik, gaueko 01:00ean itxiko da.
Larunbata eta igandean berriz, eguerdi eta arratsaldez egongo da azoka zabalik. Eguerdian, 12:30etan irekiko da, eta 16:00etan itxi. Arratsaldean ordea, 19:30etan irekiko da, baina larunbatean 01:00ean itxiko da, eta igandean 00:00etan. 16:00etatik 19:30etarako bitarte horretan, sukaldea egongo da itxita, baina garagardoak eskatzen jarraitzeko aukera izango da.
Jateko, denetarik izango da: lakoia, ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, patatak...
Igandean, bazkaria
Hernaniko errugbi taldea Ohorezko Mailara igo dela eta, bazkari berezi bat antolatu da iganderako. Bertan, «XX. mendeko eta gaur egungo HCREko jokalariak biltzea lortu nahi da», eta era berean, bazkaltzera animatzeko deialdia zabaldu diete guraso, zaletu eta lagunei.
Bazkaltzeko txartelak gaurtik aurrera eros daitezke Azokako takillan, 15 euroan. Lehenbailehen erostea komeni dela azaldu dute antolatzaileek. Bazkaltzeko 13:00ean elkartuko dira. Lanerako berriz, 10:30etan.