Dobera-Kronikako bazkide kanpaina martxan da. Bazkide egin nahi duenak, ondorengo guneetan aurkituko dituen orriak bete eta bertan utzi ditzake: Oinddi, Aitanetxe, Kixkal, Garin, Kide, Udal Liburutegia, Dorronsoro (goia) eta Urbieta Kopiak. Urteko kuota 35 eurokoa da, eta hainbat sariren zozketatan parte hartzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!