Hernani Parte Hartzea Batzordea eratu eta lehen bilera egingo da gaur, udaletxeko areto nagusian, 19:20etatik aurrera. Udalak auzoz auzo egin zituen bileretan banatutako txostenetan herritarrek erantzundakoa jaso, eta ondorioak ateratzea izango da, lehen bilera honen helburua. Batorde honetako komisioa, besteak bezala, irekia da, eta nahi duten herritarrei azaltzeko dei egin diete.