Lau eguneko festa, Ergobin

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 21a, 02:00

Izaera berezia dute Er­gobiko jaiek, eta horren adibide dira urtetik urtera festa giroan murgiltzera gertura­tzen diren astigartar eta hernaniarrak. Ostiralean hasiko dira festak eta lau egunez, denentzako aukera izango da. Umeei zuzendutako egu­na izango da aurrenekoa, ostirala. Txupinazoa 17:00etan botako dute eta jolasak, txokolate jatea eta abar izango dituzte. Oilasko jatea, demarako pisaketa eta gizon proba dira, aurreneko eguneko bes­te ekitaldiak. Larunbata herri krosak markatuko du. Egu­ne­ko aurreneko ekitaldia izango da, eta izena eman nahi dutenek www.kirolprobak.com orrian du­te aukera. Horrez gain, bazkari herrikoia, haurrentzako jokoak eta musika ere, ez dira faltako. Igandea Sagar­doaren Eguna izango da. 52ga­rren lehiaketa izango da jokoan, 20 sagardogileren a­r­tean. Arratsaldean harrijaso­tze erakustaldia antolatu du­te; eta iluntzean zaldi dema. Eta azkenik, astelehena izango da festetako beste egun potentea. Idi demak jokatuko dira, goiz eta arratsalde. Eta bazkari herrikoia eta auzotarren ikuskizuna ere antolatu dituzte, azken egunerako.

OSTIRALA, UMEEN EGUNA
17:00, Festen hasiera, Ergobiko ereserkia abestuz. Txupinazoa auzoko elkarte gosetienaren eskutik.
17:30, Ume jolasak.
19:00, Txokolate eta txurroak haurrentzako.
20:00, Demetan parte hartuko duten idi eta zaldien pisaketa
21:30, Oilasko jatea
23:30, Zezen suzkoa
00:00, Gizon proba. Auzoko mutil taldea Oriko heldu taldearen kontra. 900 kiloko harriarekin, 20 minutuan zeinek plaza gehiago egin.
01:30, DJ Bullekin musika

LARUNBATA, HERRI KROSA
10:30, VI Kross herrikoia (XI Bernardo Arzallusen Oroimena)
12:00, Antzinako gizakien bizimodu erakustaldia. Sua eta ehiza nola egiten zuten erakutsiko dute.
14:30, Bazkari herrikoia. Bixente soinujolea.
19:00, Haurrentzako kantu eta jolasak Plazan, Urtxintxarekin.
23:30, Zezen suzkoa Plazan
00:00, Musika jaialdia Danba taldearen eskutik.

IGANDEA, SAGARDO EGUNA
11:00, Meza Nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen oroimenez.
11:30, LII Sagardo Lehiaketa.
18:00, Herri Kirolak. Harri txikien harrijasotzaile onenen arteko txapelketa.
21:00, Afaria Plazako karpan. Kostilla entsaladarekin.
23:30, Zaldi proba Paolla eta Arrutiren artean.


ASTELEHENA, IDI DEMA
12:00, XLIX Gran Premio Ergobia Idi proba. Telleria, Matxain, Izeta eta Arzadun. Lehenengo txandan, bi partehartzaile izango dira.
14:30, Bazkari ofiziala.
17:00, Txaranga, Plazan
18:00, Idi proben bigarren txanda
00:00, Auzotarren ikuskizun paregabea, jaiei amaiera emateko.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!