Hernani eta inguruetako AEKko ikasle, irakasle eta gurasoak Urbasan izan ziren maiatzean, asteburu pasa. Harremanak sendotu eta ikasturtean zehar ikasitako euskera praktikatzeko aukera izan zuten horrela.
Udan ere, izango da ikasten jarraitzeko aukera.
Urbasan, asteburu-pasa
Maiatzean egindako asteburu pasan, besteak beste, Zeraingo 1711. urteko espetxea eta meategietako galeriak; eta Idiazabalgo Arimasagasti baserria eta gaztandegia bisitatu zituzten. Baita bertako gazta ekologikoa dastatu ere.
Ondoren, Urbasako aterpetxean egin zuten lo, eta hurrengo egunean, Urederra, Bakedano eta inguruak ezagutu zituzten.
Udan ere, aukera ederra
Ikasturtea amaitutakoan ere, euskera lantzen jarraitu nahi duenak izango du horretarako aukera, Hernaniko eta Astigarragako AEK euskaltegietan.
Batetik, autoikaskuntza sistema erabiltzeko aukera izango da, EGA edo Haberen urriko azterketak lantzeko. Horretarako, astean behin klasera joan eta etxean lanak egiteaz gain, tutorearekin astero elkartzeko aukera izango du ikasleak.
Bestalde, azterketa lantzeko taldeak ere izango dira, eta ‘intentsiboa’ egiteko aukera ere egongo da.
Udako eskaintza hau, abuztuan ere egongo da.
Izena eman nahi duenak, hernani@aek.org edo astigarraga@aek.org helbideetara idatzi, edo 607 592 864 edo 607 610 687 telefonoetara deitu behar du.
Zilegi eskolak, oraindik martxan
Astigarragako AEK euskaltegiak martxan ditu oraindik, Zilegi eskolak.
Horietako bat, automakillaje ikastaroa da. Atzo hasi zen, eta hil honen 12an eta 19an emango dira hurrengo eskolak, 14:30etatik 16:30etara, Astigarragako kultur etxean. Mariana Benitez da irakaslea.
Gaurko berriz, Zilegi eskola berritzaile bat antolatu du Astigarragako AEK euskaltegiak, La Maleta Rojaren eskutik: Tuppersex ikastaroa hain zuzen. 19:00etatik 21:00etara, jostailu eta kosemtiko erotikoak, olio bereziak... ezagutzeko aukera izango da, 5 euroan.