Hernaniko Lehen Hezkuntzako ikasleek natura eta bertako izaki bizidunak aztertu eta nola zaindu lantzen aritu dira ikasturte osoan zehar.
Gaur, goizeko 09:30etan, denen artean ateratako ondorioak azalduko dituzte udaletxeko Pleno aretoan.
Biodibertsitatea zaintzeko adostasuna
Maiatzean, Elizatxo, Inmakulada, Langile, Urumea eta Txirrita eskoletako Lehen Hezkuntzako ikasleak elkartu eta foro bat egin zuten.
Foro hartan, urte osoan zehar landutako gaiaren inguruan, hau da, biodibertsitatearen inguruan, ikasitakoa partekatu eta ideia bateratu batzuk elkarbanatu zituzten.
Horrela, ondorio batzuk atera zituzten, eta denen artean, natura zaintzeko proposamenak bilduko zituen txosten bat osatu zuten.
Erabaki horiek Biterin izan den erakusketan izan dira ikusgai.
Gaurkoan berriz, txosten hori bera aurkeztuko dute udaleletxean, eta era berean, bertan adierazitako proposamenak azalduko dizkiote Udalari.