UNE 175.001 kalitate ziurtagiria lortu dute EAEko 26 udalerritako 144 dendak. Horietako 3 hernaniarrak dira: Balantxa elektrogailuak, Kera eta Balantxa bideokluba. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaldendak konfederazioak ematen duten sari hau, kalitateko urrezko Qa lortzeko bidean, lehen pausua da.
Kalitatearen bila
Saria jaso duten 144 denda hauek Euskaldendak konfederazioak antolatutako eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako formazio ikastaroa egin zuten, eta ondoren, ikasitakoa beren dendetan aplikatu zuten.
Horrela, salgai dituzten produktuen erakusketa, argiztapena, lokaleko tenperatura, eta bezeroekiko arreta zaindu dituzte, besteak beste, kalitate zigilu hau eskuratzeko.
Euskaldendak konfederazioa osatzen duten EAEko 4.300 denda, zerbitzu enpresa eta ostalaritza enpresen artean, 144 dendak eskuratu dute, kalitateko urrezko Qa lortzeko bidean jartzen dituen lehen ziurtagiri hau.